Urruneko ordainketak inoiz baino errazagoak dira

Tresna ezin hobea da negozio fisiko bat baduzu edo urrunetik ordainketak azkar eta seguru kobratu nahi dituzun ekintzaile digitala bazara

Ordainketa-esteka edukiz, ordainketa-esteka pertsonalizatuak sortu eta posta elektronikoz edo sare sozialen bidez bidal ditzakezu, zuretzat eta bezeroentzat kobrantza-prozesua erraztuz. Gainera, ez duzu lineako denda edo azpiegitura tekniko konplexurik behar.

  1. Ez duzu lineako dendarik behar: Kobratu lineako denda bat sortu edo konfigurazio konplexurik egin gabe.
  2. Azkarra eta erraza: Sortu ordainketa-esteka bat segundo gutxitan eta parteka ezazu zure kanal gogokoenaren bidez.
  3. Ordainketa-metodo ugarirekin bateragarria: Banku-txartelak, transferentziak, Bizum eta ditu-zorro elektronikoak onartzen ditu.

1. Erregistra zaitez Wipöp-en

Lehen urratsa Wipöp-en kontu bat sortzea da. Erregistroa azkarra da, eta zure negozioaren datuak baino ez dituzu sartu beharko. Behin barruan, sar zaitez kontrol-panelean, bertan zure transakzio guztiak kudeatu ahal izateko.

2. Sortu ordainketa-esteka

Kontrol-panelean, hautatu Ordainketa-esteka aukera. Hor, kobratu beharreko zenbatekoa ezar dezakezu eta, beharrezkoa bada, deskribapen bat gehitu (adibidez, eskaintzen ari zaren produktuaren edo zerbitzuaren xehetasunak). Konfiguratu ondoren, bezeroarekin parteka dezakezun esteka berezi bat sortuko da.

3. Bidali esteka bezeroari

Ordainketa-esteka oso moldakorra da, eta hainbat modutan parteka daiteke: posta elektronikoz, WhatsApp edo Facebook-en moduko sare sozialetan mezu bat bidaliz edo baita SMS bidez ere. Bezeroak estekan klik egin besterik ez du Wipöp-en ordainketa seguruko orrian sartzeko.

Zure negoziorako

Ordainketa-esteka soluzioari esker, ordainketak arazorik gabe kudeatu ahal izango dituzu. Zure Wipöp kontutik esteken bidez jasotzen dituzun ordainketak sortu, kudeatu eta kontrola ditzakezu. Ordainketa errepikakorrak edo harpidetzak automatikoki ere bidal ditzakezu. Horrez gain, transakzio bakoitzaren egoerari buruzko txosten zehatzak denbora errealean jasotzeko aukera izango duzu.

Zure bezeroentzat

Bestalde, prozesua erraza eta segurua da bezeroarentzat. Esteka jasotzean, gainean klik egin beharko du eta, berehala, ordainketa-orri batera birbideratuko zaio. Hor, nahiago duen ordainketa-metodoa aukeratu ahal izango du, hala nola kreditu- edo zordunketa-txartela, Bizum edo diru-zorro elektronikoa. Ordainketa bizkor prozesatuko da, PCI-DSS segurtasun-estandar zorrotzak betez eta transakzioen datuak tokenizatuz.