Lehen urratsa Ordainketa-pasabidea zure webgunean edo aplikazioan integratzea da, plugin edo API bat erabiliz. Garatzaileen atalean ikus dezakezu nola egin. Bi integrazio-aukera dituzu:
- Integrazio sinplea plugin bat erabiliz.
- Integrazio aurreratua API Direct-ekin.
Behin konfiguratuta, ordainketak prozesatzeko prest egongo da. Wipöp-en kontrol-paneletik transakzio guztiak denbora errealean kontrola ditzakezu. Txosten zehatzak ere atzi ditzakezu, zure salmenten jarraipena egiteko, bezeroek erabilitako ordainketa-metodoak ikusteko eta itzultzeak, diru-itzultzeak, ordainketa errepikakorrak eta harpidetzak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera izanda.
- Integrazio malgua: Plataforma nagusiekin lan egiten baduzu, plugin espezifikoak erabil ditzakezu. Bestela, API bidez egin dezakezu, are gehiago pertsonalizatzeko.
- Ordainketa-metodo ezberdinak: eskaini bezeroei nahi duten moduan ordaintzeko aukera, Visa edo Mastercard txartelen edo Bizum-en bidez.
- Ordainketa-esteken erosotasuna: bidali ordainketa-esteka bakarrak zure bezeroei nahi duzun kanalaren bidez: WhatsApp, Telegram, Instagram, Facebook… baita posta elektronikoaren bidez ere.
- Ordainketa errepikakorren automatizazioa: zure negozioak ordainketa errepikakorrak egitea edo harpidetzak ordaintzea eskatzen badu, Ordainketa-pasabidea soluzioak aukera horiek konfiguratzeko aukera ere emango dizu.
- Dibisak bihurtzea: erabili DCC (Dynamic Currency Convertion) zerbitzua, nazioarteko bezeroek beren tokiko moneta erabiliz ordain dezaten, hala nahi izanez gero. Zuk zenbatekoa eurotan jasoko duzu.
- Datuak berriro ez sartzeko aukera: nahi izanez gero, zure ohiko bezeroek ordainketa-datuak gorde ditzakete, erosketa-esperientzia azkar eta arinagoaz gozatzeko. Beren datuak Wipöp-en tokenizazioari esker egongo dira babestuta.
- Segurtasuna zuretzat eta zure bezeroentzat: Wipöp-ek PCI-DSS estandarrak betetzen ditu, eta, horretarako, transakzio ekonomiko guztietako datuak tokenizatzen ditu. Zure bezeroen datuak babestuta egongo dira beti.
Ordainketa-pasabidea soluzioaren abantailez gozatzen hasteko, gauza hauek besterik ez dituzu egin behar:
- Wipöp-en kontu aktibo bat izan.
- Ordainketa-pasabidea modu sinple edo aurreratuan konfiguratu.
- Baldintza teknikoak bete eta ziurtagiria izan.
- Autonomo edo ETE gisa alta hartu.
- Webgunea edo lineako denda-aplikazioa izan.
- Banku-kontua izan, transakzioak kitatzeko.
- Bizum zerbitzua erabili nahi baduzu, zure finantza-erakundean gai-egoeran jarri beharko duzu.
- PCI-DSS segurtasun-eskakizunak bete, txarteletako datuak zuzenean kudeatzekotan.