Wipöp ST:
fitxa teknikoa

Bezeroek tokian bertan ordaintzea eskatzen duten enpresentzako aukera aproposa da. Kobratu bezeroei ordainketa-metodo ezberdinekin eta kontrolatu jasotzen dituzun transakzioak

Hasi keinu bakarrarekin

STa pizteko botoia ezkerreko aldean dago, goiko aldean. Abiarazteko, sakatu besterik ez duzu. Wipöp ST aplikazioa zuzenean irekiko da, koderik idatzi behar izan gabe. 

Zure erara

Nahi duzun moduan konfiguratzeko, ireki aplikazioaren menu nagusia eta hautatu Ezarpenak aukera. Atal horretan, ezarpen-aukerak pertsonalizatu ahal izango dituzu, hala nola hizkuntza. 

Kobratu segundotan

Kobratuko duzun zenbatekoa hasierako pantailan sartu besterik ez duzu. Prozesu honetan, nahi izanez gero, atzerriko txartelak onartzeko aukera ikusiko duzu. Salmenta amaitutakoan, ordainagiria (tiketa) inprimatzearen edo bezeroari posta elektronikoz bidaltzearen artean aukeratu ahal izango duzu (azken kasuan, helbide elektronikoa idatzi beharko duzu). 

Eduki zure salmenten gaineko kontrol osoa

Edonoiz berrikus ditzakezu zure eragiketak. Horretarako, sartu Eragiketen historia aukeran. Atal horretan, eskaera-kodearen arabera bilatu eta dataren eta eragiketa motaren arabera iragaz dezakezu. Mugimendu bat hautatuz, bere xehetasunak berrikusi, itzultze bat egin edo eragiketaren ordainagiria berriro bidali/inprimatu dezakezu. 

Arakatu beste funtzionaltasun batzuk

  • Aurretiko baimenak: Aurretiko baimenak atalean, zenbateko bat erraz erreserbatzeko aukera duzu. Behar duzunean egindakoak berretsi edo ezeztatu ere egin ditzakezu. 
  • Itxierak: erabili aukera hau transakzioak denbora-tarteka taldekatzeko. Ezin hobea da zure negozioaren eragiketen gaineko kontrol handiagoa izateko. 
  • Laguntza: Wipöp aplikazioaren atal bakoitzak dauka laguntza-atal bat, maiz egiten diren galderetarako erantzunekin. Aplikazioko Kontaktua aukeran sartuta, bestalde, gurekin harremanetan jar zaitezke behar duzun guztietan. 

Wipöp STa edukitzearen abantailak

  • Eraman nahi duzun lekura: zure negozioak mugitzea eskatzen badizu, Wipöp STa zurekin joango da beti, sare-konexio bat besterik ez baitu behar (Wi-Fia edo GPRS 4G SIM txartela). 
  • Aurretiko baimenak: zenbateko bat azkar eta erraz erreserba dezakezu. Berretsi edo ezeztatu egindakoak behar duzunean, dena atal beretik. 
  • Itzultzeak: joan Eragiketen historia atalera, bilatu itzuli nahi duzun salmenta eta atzitu bere xehetasunak. Itzultzea urrats gutxitan osatu ahal izango duzu. 
  • Dibisak bihurtzea: erabili DCC (Dynamic Currency Convertion) zerbitzua, nazioarteko bezeroek beren tokiko moneta erabiliz ordain dezaten, hala nahi izanez gero. Zuk zenbatekoa eurotan jasoko duzu. 
  • Segurtasuna zuretzat eta zure bezeroentzat: Wipöp-ek PCI-DSS estandarrak betetzen ditu, eta, horretarako, transakzio ekonomiko guztietako datuak tokenizatzen ditu. Zure bezeroen datuak babestuta egongo dira beti. 

Zein baldintza bete behar dituzu?

Wipöp STa erabiltzen hastea azkarra eta erraza da. Hona hemen behar duzun guztia:  

  • Wipöp-en kontu aktibo bat izan. 
  • Autonomo edo ETE gisa alta hartu.
  • Banku-kontua izan, transakzioak kitatzeko.