×

Gure produktuak

Kontrol-panela proba moduan

Probatu eta konfiguratu zure produktuak eta zerbitzuak. Panel hori erabiltzailea autentifikatzen den unean aktibatzen da.

Zer da IFZ eta zertarako erabiltzen da Espainian?

Identifikatzaile hori ezinbestekoa da herrialdean edozein izapide fiskal edo administratibo egiteko, zergen aitorpenetik hasi eta banku-kontu bat irekitzeraino

IFZ edo identifikazio fiskaleko zenbakia Espainiako pertsona fisiko eta juridikoei esleitzen zaien kode bakarra da. Nola funtzionatzen duen eta beharrezkoa den egoerak ezagutuz, prozesu ugari errazago egingo dituzu. 

Zer da IFZ?

IFZ Zerga Administrazioak maila fiskalean zu identifikatzeko erabiltzen duen zenbakia da. Gehienbat zerga-betebeharrekin lotuta badago ere, ezinbesteko baldintza da baita ere beste erakunde batzuekin elkarreragiteko, hala nola bankuekin, notarioekin edo administrazio publikoekin. 

Espainiako herritarren kasuan, IFZ NANarekin (Nortasun Agiri Nazionala) bat dator. Espainian bizi diren atzerritarren kasuan, berriz, IFZ eta AIZ dokumentuaren (atzerriko identifikazio-zenbakia) zenbakiek bat datoz. Bestalde, enpresek eta elkarteek ere daukate IFZ espezifiko bat, IFK (identifikazio fiskaleko kodea) izenekoa, nahiz eta IFZrekin batera multzokatzen den. 

Nola dago osatuta IFZ?

IFZren formatua entitate motaren arabera aldatzen da: 

  • Espainiako pertsona fisikoak: Zazpi edo zortzi zenbaki dauzka, letra batekin amaieran (adibidez, 12345678A). 
  • AIZ dokumentua duten atzerritarrak: Honako hauek osatzen dute: letra batekin hasieran (normalean X, Y edo Z), zazpi zenbaki eta beste letra bat amaieran (adibidez, X1234567L). 
  • Enpresak eta entitate juridikoak: IFZ erakunde mota identifikatzen duen letra batekin hasten da (adibidez, A sozietate anonimoentzat edo B erantzukizun mugatuko sozietateentzat), eta, ondoren, zortzi zenbaki dauzka. 

IFZ motak, hasierako letraren arabera

Lehen karaktereak negozio baten erakunde mota adierazten du. Honako hauek aurki ditzakegu: 

  • A: hasierako letra gisa A duten IFZk sozietate anonimoenak dira. 
  • B: B letra dutenek erantzukizun mugatuko sozietateei egiten diete erreferentzia. 
  • C: C letrarekin hasten diren IFZk sozietate kolektiboenak dira. 
  • D: D letrarekin hasiz gero, sozietate komanditarioenak dira. 
  • E: E letrarekin hasten diren IFZek Espainian erregistratzen diren jabetza partekatuko erkidegoei egiten diete erreferentzia. 
  • F: hasieran F letra dutenak sozietate kooperatiboenak dira.  
  • G: G letrarekin hasten diren IFZek Espainiako lurraldeko elkarte eta fundazioei egiten diete erreferentzia. 
  • H: F letra duten IFZk jabetza horizontaleko komunitateenak dira. 
  • J: J letrarekin hasten direnek sozietate zibilei egiten diete erreferentzia. 
  • N: N letrarekin hasten direnak Espainian dauden atzerriko entitateenak dira. 
  • P: hasierako letra gisa P duten IFZk tokiko korporazioenak dira. 
  • Q: Q letra dutenek, organismo publikoei egiten diete erreferentzia. 
  • R: R letrarekin hasiz gero, kongregazio eta erakunde erlijiosoenak dira. 
  • S: hasieran S letra dutenak Estatu Administrazioaren eta autonomia-erkidegoen organoekin lotuta daude.  
  • U: U letraz hasten diren IFZk aldi baterako enpresa-elkarteenak dira. 
  • V: V letra hasieran dutenek eraldaketarako nekazaritza-sozietateei egiten diete erreferentzia. 
  • W: W letraz hasten diren IFZek Espainian egoiliar ez diren eta establezimendu iraunkorrak erregistratzen dituzten erakundeei egiten die erreferentzia. 

IFZ lortzeko baldintzak

IFZ automatikoki esleitzen zaie NANa eskatzen duten espainiar herritarrei, beraz, ez da beharrezkoa bereiz eskatzea. Hala ere, atzerritarrek eta entitate juridikoek eskaera egin behar diote Zerga Agentziari zenbaki hori lortzeko. 

Atzerritarren kasuan, honako gauza hauek beharko dituzte: 

  1. Pasaporte edo nortasun-agiri balioduna. 
  2. Eskaera-inprimaki ofiziala. 
  3. IFZ behar duzun arrazoia adierazten duen froga. 

Enpresek, aldiz, eratze-agiriak, eskriturak eta beren legezko ordezkariei buruzko informazioa aurkeztu beharko dituzte. 

Zergatik eska diezazukete bankuek IFZ?

Bankuek kontu bat irekitzean edo finantza-zerbitzuak kontratatzean eskatu ohi dute IFZ. Beharrezkoa da iruzurraren eta diru-zuriketaren aurkako araudia betetzeko. Gainera, zure transakzioak maila fiskalean behar bezala identifikatuta daudela ziurtatzeko ere balio du. 

Adibidez, zenbateko jakin batekin transakzioak egiten dituzunean edo atzerriko mugimenduen berri eman behar duzunean, bankuak zure IFZ erabiliko du eragiketa horiek modu seguru eta legalean erregistratzeko. 

IFZ babesteko segurtasun-gomendioak

Zure zerga-egoera identifikatzen duen datua denez, zure IFZ beste edozein dokumentu pertsonal baten modura babestu beharko duzu. Hona hemen gomendio batzuk: 

  • Ez ez ezazu partekatu guztiz beharrekoa ez bada. Eman iezaiezu erakunde fidagarriei bakarrik, eta derrigorrezkoa denean. 
  • Gorde zure dokumentua leku seguru batean. Ez ezazu galdu eta ez utzi hirugarrenen eskura. 
  • Berrikusi zure zerga-eragiketak. Zuk baimendu ez dituzun mugimenduak edo izapideak susmatzen badituzu, jakinarazi berehala poliziari eta erakunde eskudunei. 

IFZ zenbaki bat baino gehiago da. Ezinbesteko tresna da Espainian zure zerga- eta lege-jarduera guztiak zuzen eta modu seguruan egiten direla ziurtatzeko. Berdin dio partikular, atzerritar edo enpresa-ordezkari gisa behar duzun; IFZ zer den, nola funtzionatzen duen eta behar bezala babestu behar dela ulertzea ezinbestekoa da arazoak saihesteko eta izapideak errazteko.