Probatu eta konfiguratu zure produktuak eta zerbitzuak. Panel hori erabiltzailea autentifikatzen den unean aktibatzen da.
Probatu eta konfiguratu zure produktuak eta zerbitzuak. Panel hori erabiltzailea autentifikatzen den unean aktibatzen da.
Bezeroek tokian bertan ordaintzea eskatzen duten enpresentzako aukera aproposa da. Kobratu bezeroei ordainketa-metodo ezberdinekin eta kontrolatu jasotzen dituzun transakzioak
STa pizteko botoia ezkerreko aldean dago, goiko aldean. Abiarazteko, sakatu besterik ez duzu. Wipöp ST aplikazioa zuzenean irekiko da, koderik idatzi behar izan gabe.
Nahi duzun moduan konfiguratzeko, ireki aplikazioaren menu nagusia eta hautatu Ezarpenak aukera. Atal horretan, ezarpen-aukerak pertsonalizatu ahal izango dituzu, hala nola hizkuntza.
Kobratuko duzun zenbatekoa hasierako pantailan sartu besterik ez duzu. Prozesu honetan, nahi izanez gero, atzerriko txartelak onartzeko aukera ikusiko duzu. Salmenta amaitutakoan, ordainagiria (tiketa) inprimatzearen edo bezeroari posta elektronikoz bidaltzearen artean aukeratu ahal izango duzu (azken kasuan, helbide elektronikoa idatzi beharko duzu).
Edonoiz berrikus ditzakezu zure eragiketak. Horretarako, sartu Eragiketen historia aukeran. Atal horretan, eskaera-kodearen arabera bilatu eta dataren eta eragiketa motaren arabera iragaz dezakezu. Mugimendu bat hautatuz, bere xehetasunak berrikusi, itzultze bat egin edo eragiketaren ordainagiria berriro bidali/inprimatu dezakezu.
Wipöp STa erabiltzen hastea azkarra eta erraza da. Hona hemen behar duzun guztia: